Ukua

Height 1061 m
Mendialde Labia
Localization ED50 UTM 30T X.629645, Y.4747960
ED50 42.872468 N, -1.412794 E.
Other names Peña Uroa
Start points Artzi, Espotz, Nagore, Zuntzarren.
Near · Larrogain · Aintzioako haitzak / Korroskari · Elke · Measkoitz · Belokain · Lakarri · Jaun Done Jakue
Lurraldeak »Nafarroa
Categories »EHMK


Ukua
Tontorra eta buzoia, hondoan Elke dutela inaxio

Gandorraren ertza doi-doi ageri da basoaren gainean iparraldeko isurialdean. Ez dirudi mendizaleen arreta gehiegi erakartzen duenik, ez da nabari behintzat arrasto nabarmenik tontorraren bila. Tontorrean ezpela da nagusi lapiaz hautsiaren gainean eta arreta jarri beharra dago tontorra aurkitzeko, nahiko eremu laua baita. Handik Elkeren ikuspegi polita ezagutu daiteke. Larrogain eta Aintzioaren soslai bihurria ere ikusgarria da, zeharka ikusita ere, iparraldean, mendi kate berean.

Images

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:|

:)

:|

:)

:)

:)

:)

:)

:)

:|

Comments
Submitted by zuriain on Tue, 2008-04-29 16:42.

Ukuatik ekialdera, badago Arbasamendi izeneko mendi bat, 948m altuerakoa. Ederki ikusten da Espotz herrixkako pistatik. Mendiak itxura ederra dauka eta ez da zaila igotzeko... behar den tokitik joanez gero. Espotzetik hegoalderantz pista bat abiatzen da, Ukuara bidean. Berehala (herritik berrehun bat metrora)bitan banatzen da. Ezkerrekoa hartuko dugu, eta Ukuaren oinetatik joanen gara, altuera galduz gehienbat. Ukua eta Arbasamendiren arteko lepoa ikusiko dugu gure eskuinera. Handik suteen kontrako erreten bat jaitsi eta gure pistatik bat egiten du. Erretenetik igoko gara, hasieran leporaino eta gero Arbasamendiko gailur airosoraino. Ez saiatu Ukuatik zuzenean Arbasamendira joaten, erretena gora-behera gainaldea oso zikin baitago. Nik behintzat larrua utzi nuen bertan.

Submitted by inaxio on Sat, 2007-04-07 21:10.

Euskal Herriko Mendien Katalogoaren 2007 argitalpenean:
"Mendi honen izena, bai dokumentazioan eta bai hangoen ahozko erabileran, Ukua da.
El nombre de este monte, tanto en el uso hablado local como en la documentación es Ukua."

Submitted by negubat on Sat, 2008-05-03 06:51.

Ni Lizoaingoa naiz ta aranan Ukua deitzen diote mendi oni.