Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Urraki
Gain zabaleko mendia da Urraki, baina tontorraren inguruan hiru laurdenak basoak estaltzen ditu eta horrek ikuspegia galarazten du. Ikuspegiaz gozatu nahi izanez gero, Illaunek aukera hobea eskaintzen du, Hegoalderago: Murumendi, Izarraitz, Ernio... Buzoia pinudi baten erdian dago, erpin geodesikotik 100 bat metrora. Illaun eta Urrakiko larreak harrizko hesi ugarirekin banatuta daude eta ardi eta behi gorri ugari ikus daiteke bertan bazkatzen. Aipagarriak dira, bestalde, bi mendien artean zeharkatu daitezkeen urritz azpiko pasabideak. |
|||||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |