(Oziexplorer)
Navigation
Castilla y León
Lurraldeak
User login
|
Vallegrull
Vallegrull mendiaren amildegi luzeak Valderejo parkeko ekialde osoa menderatzen du, Lorentzo Deunaren ermitatik hasi eta Puron ibaiaren gainean zutitutako karaitzezko hormetaraino. Behinola bere magalean sortutako Villamardones eta Ribera herriak hutsik daude gaur egun, sasi artean ito beharrean dauden harrizko horma zut batzuk baino ez dira gelditzen. Villamardonesetik abiatzen dira, halere, ibilbide erabilienak, bata Lorentzo Deunaren ermitaren paretik eta bertara datorren gandorrari jarraituz bestea, biak ere egoki seinalizatuta, baina herri honetara heltzeko Lalastratik abiatu beharko dugu oinez, autoen erabilera galarazita baitago. Ez du mendiak inongo zailtasunik eta neke handirik ere ez. Images
Attachments
Related nodes
[ibilbide] Vuelo sobre Valderejo submitted by Tito Pueyo at Wed, 2004-01-28 00:00 [ibilbide] Lalastra .. Vallegrull submitted by batenbat at Thu, 2004-11-11 00:00 |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |