Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Xuriain
Metro gutxiko aldea dago Saioa eta Xuriainen altueraren artean, baina Saioa da alde horri esker mendizaleen arreta gehien erakartzen duena, Xuriain bigarren mailan gelditzen delarik. Xuriaingo gaina ordea, Saioakoa baino politagoa da. Harri gorrizko harlauza pila batek osatzen du gaina, inguruko beste askotan bezala eta basoa ia goraino heltzen da HMko bizkarrean gora. Ikuspegi zabala eskaintzen du Anue, Erregerena eta Kinto Realeko baso eremu zabalen gainean. Tontorrean erpin geodesikoa eta buzoi zahar bat dago. |
|||||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |