Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Zarateaitz
Haitz mutur batzukin koroatutako muino bat baino ez da Zarateaitz eta ez dirudi medizaleen arreta gehiegi erakartzen duenik, ez dago behintzat arrasto handirik tontorraren inguruetan. Hegoaldeko isurialdean sastraka da nagusi eta ez dago bide nabarmenik, iparraldekoa berriz zakartzen ari den larre eremu batek osatzen du. Iparraldeko lepoan Zarateko benta dago, aterpea eskaintzen duen etxe aipagarri eta dotorea. Baserriko hainbat tresna (arraskak, alperra, goldea, dema-harria, zorroztarria...) ikus daitezke bere inguruan, erakusgarri gisara jarriak. Huraxe da tontorrerako bida bilatzeko abiapuntu egokiena. Tontorrean erpin geodesikoa eta buzoia aurkituko dituzue, eta ikusmira zabala. Andatza eta Belkoain nahiko gertu eta egoki gelditzen dira, ibilbide berean sartu nahi izanez gero. Related nodes
[ibilbide] Zizurkil .. Zarateaitz submitted by Urki at Mon, 2004-08-02 23:00 |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |