Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Zarranzmendi
Altzoan jasotzen duen herritik datorkio izena mendiari, baina ez dirudi inguruetan asko akordatzen direnik tontor honekin, ez da behintzat bide nabarmenik heltzen hara. Basoak estaltzen du gehiena, pagoa, haritza, elorria... baina eremu askotan sasia ere nagusituta dago eta halakoetan ibilbidea asko zailtzen da. Bidea ondo ikasita joatea komeni da. Tontorrean perretxiko baten itxurako buzoia luzatutako belar artean eta basoaz inguratuta: zer ikusi gutxi dago handik. |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |