Aizkorri
Aizkorri izen bereko mendikateko tontorretako bat da. Izen bera izanagatik, ordea, ez da altuena, Aitxurik zenbait metro gehiago baititu, mendebalderago. Abiapuntu erabilienak Otzaurte eta Arantzazu izango dira, baina ezin alde batera utzi Zegamatik gora datorren bidea, beste ibilbide gutxik eskaintzen baitute honek eskaintzen duen mila metrotik gorako gora-behera. Tontorretik bertan ermita eta aterpe txiki bat ditu, biak ere zabalik izaten direnak. Behin haraino joanez gero, ezin igo gabe utzi inguruko tontorrak, Aitxuri batez ere, ez baita urruti. Aukera izanez gero ez da zaila Iraule eta Arbelaitz ere igotzea, mendebalderago, haitzean gora eta behera eginez. Arantzazu aldetik etorriz gero Urbiako larretan barrena pasako gara eta bidean topatuko ditugu beste ermita bat, fonda zaharra eta hainbat artzain borda. Artzain borda hauetako batzuetan ibiltarientzako edari eta janaria (gazta!) eskaintzen dute udaldian.
Lotutako orriak
[ibilbide] Tocando el cielo guipuzcoano,
[ibilbide] Subida alternativa a Aizkorri .. Aizkorri,
[ibilbide] Arantzazu .. Aizkorri,
|
Aizkorri ondoko tontorraren izena
Aizkorriren eta Aiztontor Altuaren bitartean, gailurrean, tontortxo bat dago, txartel ontzi zilindrikoa duena, baina izenik ageri ez duena. Tontortxo horretatik hurbil, pixka bat Aizkorrirago, bat egiten dute Lizarratetik (Sandratiko tuneletik) zuzen datorren bideak eta Askiola ondotik bueltan datorrenak (bidegurutzetik ikusi egiten da tontortxoa eta txartel ontzia). Badakizue zein den tontortxo ontzidun horren izena?
Jon
Tontorraren izena
Kaixo Jon.
Hik esaten huan tontor horren izena Tontorraundi izan daiteke, hala ere, informazio gehiago eta argazkia nahi izan ezkero, joan hadi www.mendikat.net helbidera eta han jakingo dek hik esaten duan tontorra den ala ez. Izan ondo aio.
Aizkorriko mendilerroan zehar.
Otzaurtetik abiatzen den pista hartuaz (udaberri hontan zementatu eta moldatu berria) Aldaolara iritsi gaitezke kotxez edo oinez nahi izan ezkero, handik aterpetxera, aterpetxetik San Andriango lezera eta honetatik Aizkorriko tontorrera beti ere bideko seinalizazioei arretaz so eginez.
Goizean goiz abiatu ezkero egun pasa ederra egin liteke Aizkorriko mendilerroan zehar dauden tontor guztiak igoaz: Aizkorri, Aitzabal, Aketegi, Aitxuri, Iraule, Arbelaitz... amaitzeko Urbiako larreetara jeitsiaz.