Height: 1049 m. Start points: Burgi eta Erronkari arteko errepideko 20. km.a Lurraldeak: · Nafarroa Categories:

Submitted by Arnasa on Sat, 2008-06-28 17:36.

Kaixo denoi:natura gustoko dut eta gustatuko litzaidake jendea ezagutzea mendira joateko, exkurtsioak,....web orri hau ikusi dut eta kuxkuxean nabil ea zer jartzen duzuen jeje, gustoa ematen du horrelako topaguneak egotea

Height: 1313 m. Zone: Adi. Lurraldeak: · Nafarroa Categories:

Submitted by JFdeA on Mon, 2008-06-09 18:59.

Izki Arabako Hego Ekialdean dugu.
Sei bat orduko joan-etorriko ibilaldiaz eta Soila eta Muela tontorrak eginez paraje zoragarri hau ezagutzeko aukera itzela.
Antoñana herriko trenbide ohiaren tren-geltokia abiapuntu eta helmuga hartuta HMra joko dugu. Berton bidearen nondik norakoak eta argitasunak daude.
Seinale horiak jarraituta eta eguneko martxa hasi eta gutxira lehen erabakia hartzea tokatuko zaigu: zuzen Korres herrirako bidea jarraitu eta bueltarako Soila tontorra utzi ala, alderantziz, Korres-erako bidean Soila egin.
Azken erabaki hau hartuz gero Haginaren bidezidorraz baliatuko gara. Eta horixe da bidean topatuko duguna: sekulako hagina. Eta hori gutxi balitz, baita lizartzar bat ere.

Height: 966 m. Zone: Andia. Start points: Senosiain, Arteta, Artetako mt. Lurraldeak: · Nafarroa Categories:

Submitted by JFdeA on Fri, 2008-05-23 11:45.

Lagunok, zuetako baten batek Urizaharretik Toloñorako biderik ezagutzen du?

Submitted by JFdeA on Sun, 2008-05-11 19:26.

Arlabaneko Dorleta pareko porlanezko pista hartu. Langa aurretik kotxea utzi eta aldaz gora E.rako norabideari ekin.
Goranzko bidean, 450m. igo behar baitira, hareztiaz eta pagadiaz gozatzeko aukera paregabea.
Gainaldean IL.aren seinaleak lagun izan ditut.E.ra.
Lizagarate lepoan ibilaldiaren norabidea aukera daiteke, honaxe bueltatu beharra baitago. E.ra eginez gero: Mugarriluze-Degurixa. I.ra Kurutzeberri-Degurixa.
Nik E.ra jo dut. Beraz, Mugarriluzera.
Mugarriluzetik Aumategigainerarantz abiatu naiz. Kasu honetan ere aukera bi daude. Tontorraren azpian IE.rantz jotzea, edo tontorretik bertatik.

Submitted by Jose on Wed, 2008-05-07 19:15.

Jarraian azaltzen den ibilbidea Lizuniaga mendatetik Urdazubi herrira doan zeharkaldi bat da, Ibanteli, Arxuria eta Mendibil mendien tontorretatik igarota. Garaiak izan ez arren, Ibantelik eta Arxuriak mendizale asko erakartzen dituzte, Arxuriak batez ere, hegoaldera erakusten dituen malkar ikusgarriek itxura berezia ematen baitie. Ikuspegi zabalak eskaintzen dituzte biek. Ibanteli eta Arxuria arteko bidea mendi-bizkar leun batetan zehar egiten da. Etxalargo usategiak daude tarte honetan. Mendibiletik Urdazubira jaisteko berriz, Urbia eta Loiara lepoetatik pasatzen da, Mitxelen Bordako errekastori jarraituz Urdazubira iristeko.

Submitted by inaxio on Tue, 2008-05-06 21:05.

Narbarten, errepidea jarraituko dugu Oronoz-Mugairi aldera herriko irteerarantz, iturri dotore bat ikusi arte ezker aldean: haren aldamenetik abiatzen den bide zabalari jarraituko diogu mendi aldera. Belardi batzuen artetik pasa, etxe bat atzean utzi eta laster helduko gara bidegurutze batera; ezkerrera joko dugu han, mendi aldera berriz ere. Hurrengo bidegurutzean ere bai, ezker-eskubiko bideak bazterrean utzi eta basorantz joko dugu. Basoan sartu eta bihurgune pare baten ondoren, beste bidegurutze batekin egingo dugu topo; han eskubi aldekoa utzi eta aldapan gora egiten duen pistari jarraituko diogu. Bide honek sigi-saga egiten du aldapan gora, nahikoa dugu gora egiten duen arrasto nabarmenena jarraitzea puska batean. Halako batean gain zabal batera heltzen da eta arrastoa desagertzen doa; aurrean izango dugu ordurako Oteitzoianaren HEko gandorra. Gandorrerantz jo eta laster egingo dugu topo Narbarte aldetik datorren pista zabalarekin.

Height: 1108 m. Zone: Saioa. Other names: Pikuda. Start points: Berroeta, Irurita, Artesiaga mt. Lurraldeak: · Nafarroa Categories: