| Zailtasuna |
Zailtasun gutxikoa
400 m
11 Km
3 hours
|
|---|---|
| Categories | »Gipuzkoa »Itzulia |
| ABIAPUNTUA | Lizarrusti |
| Overview | Lizarrusti – Lareo – Sarastarri |
| On route | »Sarastarri (mendi) |
| Description | Lizarrustiko Parketxearen ondotik ipar-mendebalde norabidean garai batetan trenbidea izan omen zen bidezidor bat habiatzen da. Aldapa gutxiko bidea da, gehiena basoan zehar, eta tarte bat haitzean landutakoa. Tuneltxo bat ere badu. Hiru ordu laurden inguruan Lareoko urtegira iritsiko gara. Lareotik Sarastarrira igotzeko gutxienez bi bide daude. Biak urtegiaren ipar-mendebaldeko ertzetik habiatzen dira, bata bestearengandik oso gertu, eta GR 20.1 ibilbidearen (Aralarreko itzulia) marka txuri-gorriak dituzte: batek marka zaharrak eta besteak berriak. Batetik joan eta bestetik etor daiteke, itzuli polit bat osatuz. Berriak hasiera batean beherantz egiten du, urtegia baino mendebalderago dagoen depresio baten puntu sakoneneraino. Ubegizulo izena du paraje honek. Tarte labur batez lurrazalean bere bidea egin duen errekasto bat zulo batetan amiltzen da toki honetan. Hemendik aurrera bideak zuzen gora egiten du atsedenik gabe Agaotz eta Sarastarri tontorren arteko lepora iritxi arte. Gandorra ekialderantz jarraituz berehala izango gara tontorrean. Kontuz tarte honetan gandorrak iparraldera amildegi ikusgarriak baititu. Ordu bete pasatxo Lareotik. Marka zaharrak dituen bideak, berriak baino metro batzuk ekialderago du hasiera puntua. Urtegia inguratzen duen bide zabalean zehar ibiltzen goazela, arretaz begiratu beharko dugu bide bazterreko zuhaitzen enborretara, bidearen hasiera adierazten duten margo gorriak eta “Sastarri” idatzita ikus ditzagun. Bide honek hasiera batetan sigi-saga egiten du gora. Gero mendebalde norabidea hartzen du, eta Sarastarriren hegoaldeko malda zeharkatzen du, pixkanaka altuera irabaziz, basoan barrena beti, zuzen-zuzen tontorrera iristeko. Hiru ordu laurden Lareotik. |
Zailtasun gutxikoa
400 m
11 Km
3 hours