| Zailtasuna |
Zaila
- m
- Km
5 hours
|
|---|---|
| Categories | »Nafarroa |
| ABIAPUNTUA | Baraibar eta Iribas |
| On route | »Artxueta (mendi) |
| Description | Errepidea izateak atzera egiten digu mendizaleoi, baina, egia esan, tontorrak leku berean jarraitzen du, eta honek ez du inongo errurrik gizakiak honegatik edo hargatik errepidea zabaldu izana. Tontorrak, esan dut, hantxe jarraitzen du, baina mendia ez da tontor huts bat, baditu basoak (pagadiak, areztiak...), Iribas ondoko Aitzarretako iturria, gizakiaren aztarnak, gizakia bera... Horrelakoren bat gertatzen da tontor honekin, ea bertaraino hegoaldetik eta iparraldetik heltzen zaigu errepidea. Jakina, alboan San Migeleleko baseliza baitu. Halere ingurua, Aralarko ekialdea, zoragarria da. Ipar aldeko bidea hortxe dago. Huarte- Arakiletik abiatzen da. San Migelerako errepidea hartu, eta Aitzondo gainditu bezain pronto jo iparrera. Ordu eta erdian Artxube ingurura helduko zarete. Eta konturatuko zarete ekarri duzuen bidea ondo zapaldua izan dela mendeetan, gora eta behera franko ikusia dela. Hegoaldera Beriain duzuela Sakana osoa bistara gozatu mendiaz! |
Zaila
- m
- Km
5 hours