Villanueva de Valdegobia .. Raso

Submitted by batenbat on Mon, 2004-02-02 00:00.
Zailtasuna Zailtasun gutxikoa - m - Km 2 hours
Categories »Araba
ABIAPUNTUAVillanueva de Valdegobia
On route »Raso (mendi)
Description

Segur aski Miomatik zein Astulezetik laburragoa da. Guk Villanuevatik igo genuen eta horrela San Martin de Valparaiso toki zoragarria ikusi genuen.
Villanueva herritik gurutzatu errepidea eta iturri ondoko kalean gora egin. Segi trokatik, ibai ondotik, kartelak topatuko dituzue. 20´-ra San Martin Valparaiso dago (hilobiak ezker aldeko horman). segi ibaian gora, gero ia altura gehiena hartuta ezkerretara egin behar. Azkenean pista zuzen-zuzenetik tontorrera. Hortik eskuin aldera eginda, ez hartu ezkerreko pista (Astulezera doa) segi apur bat aurrera eta beherantz hasten denean oinbide batetik errepikagailua dagoen Peña Rubiara joan zaitezkete eta jaitsiera han bertan hasten den PISTA NAGUSITIK egin, mendi bizkarretik, Villanueva herria baino 50 metro lehenago irtengo zarete errepidera.

Comments