| Zailtasuna |
Zailtasun gutxikoa
330 m
5.5 Km
2 hours
|
|---|---|
| Categories | »Joan-etorria »Gipuzkoa |
| ABIAPUNTUA | Otzaurte |
| Overview | Otzaurte – Ultzama lepoa – Txurruko Punta |
| On route | »Txurruko punta (mendi) |
| Description | Otzaurte mendatetik bi GR bide igarotzen dira, GR 12 (Euskal Herriko Senda) eta GR 121 (Gipuzkoako Bira). Eta biek ibilbide bera jarraitzen dute San Adrian eta Etxegarate artean. Baina GR 121ak badu ordezko ibilbide bat (GR 121.1) bide nagusitik San Adrian inguruan banatzen dena, eta Aratz, Allarte eta Umandia inguratu ondoren Arbarara igo, Urdalur urtegira jaitsi, eta Txurruko Punta inguratu ondoren Otzaurtera jaisten dena. Jarraian azaltzen den ibilbideak bide hau jarraitzen du Otzaurtetik Txurruko Puntara gerturatzeko. Otzaurtetik (671 m.) abiatuta, Beunda eta San Adrianera doan bidean metro batzuk egingo ditugu, eta berehala ezkerrera joko dugu basoan barrena habiatzen den bidezidor aldapatsu bat hartzeko. GR 121.1aren marka zuri-gorriak daude. Laster basoa zabaldu eta larrean gora jarraituko dugu, hegoalderantz, Antzuzkar izeneko muinora iristeko (770 m.). |
Zailtasun gutxikoa
330 m
5.5 Km
2 hours