Track-ak eransteko aukera jarri dut mendien eta ibilbideen atalean, nahi duenak bere track-ak bertan zintzilikatu ditzan. ZIP formatoan bidali behar dira fitxategiak eta 100 Kb.etik beherakoak izan behar dute tamainan, ez dira bestela onartuko.
Saia zaitezke formato hedatuenak erabiltzen track-ari dagokionez (OziExplorerrena egokia da esaterako), eta track "txukunak" bidali mesedez, zuzendutakoak behar izanez gero, eta oharrak utzi dagokion lekuan, track-ak argibiderik behar izanez gero (bidez kanpo egina baldin bada edota tarte batean seinalea galduta ibili bazarete, esaterako).
Gogoan izan, era berean, gainontzeko kideek bidalitakoak ere batere bermerik gabeak direla, ezin dugula guk bere egokitasunaz erantzun.