Euskal Herriko Mendien Katalogoa

Euskal Herriko Mendien Katalogoa
Author ·Euskal Mendizale Federakundea
Editor ·Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco
Year ·1999
ISBN ·84-457-1399-X
pvp ·3€
Languages ·eu, es
Territories »Gipuzkoa »Bizkaia »Araba »Iparraldea »Nafarroa
Format »Liburua

Extract

Honako Mendien Katalogo hau herri osoko mendi nagusien zerrenda dugu, herrialde historikoka sailkaturik. Zerrendarekin batera mendi puntuagarrien bost kokatze mapa xume ditugu osagarri, eranskin legez eta mendiguneka sailkaturik Iberiar Penintsulako mendi zerrenda datorrela. Aukeratutako mendiak, aldaketak aldaketa, hasieratik bertatik mendi bereizgarri bezala kontsideratu ziren berberak dira, bai altuenak direlako, bai mendigune nagusi batean dagoelarik kokaera estrategiko hobea dutelako, eta bai, oso altuak izan ez arren, bestela ezagutu gabe geratuko ziren inguruneetako mendi bereziak direlako ere.

Description

Webgune honen abiapuntu bezala erabili zen zerrenda jasotzen du argitalpen honek eta erreferentzia egokia gerta daiteke norbere inguruko tontor esanguratsuenak ezagutzeko. Zerrendak baditu ordea bere urteak (zein urtetakoa ote da lehenengoa?), eta zerrendan dauden hainbat tontor ez dira izango gaur egun beharbada orduan bezain estimatuak: komunikabideak hobetu ahala mendizalearen eskumenera hurbildu diren mendiak asko dira eta norbere inguruko mendiak ezagutzeko joera baino gehiago ari da nagusitzen urrutian beste askok ere bilatzen dituzten tontor ezagunetara abiatzeko joera.

Zerrendaz gain baditu mendien kokapena adierazten duten mapa xume batzuk ere, 100 mendien lehiaketako araudia eta mendian seguruago ibiltzeko gomendatutako jarraibide mordoska, eranskin gisa.

Liburua bera elebitan dago, liburu berean jasotzen dira euskarazko eta gaztelerazko bertsioak.

Images
Comments
Submitted by iturrizar on Sat, 2008-03-29 00:09.

Hurrengo estekan duzue katalogo eguneratua:
http://www.emf-fvm.com/documentos/actividades/Katalogoa2007.pdf