Navigation
User login
|
Somo
Somo Garobel mendikateko bigarren tontor garaiena izan arren, Eskutxiren ondoren, inguruan dituen Ungino eta Tologorri ikusgarriek bereganatzen dute mendizaleen arreta. Ondorioz ezezaguna eta gutxi bisitatua da Somoko buzoia. Ungino eta Tologorrik Aiara bailarara amiltzen diren hormatzarrak dituzte. Somoko tontorra ordea lau-laua da, eta bere magalak leunak. Mendikateko bazter gehienak bezala larreek eta lapiazak estaltzen dute mendi osoa. |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |