Europako Parlamentuari zuzendutako eskaera sinatzeko deia

Submitted by inaxio on Wed, 2006-02-15 21:17.

Antza denez Europako Parlamentua informazio geografikoaren erabilera arautzekotan dabil eta guztion diruaz sortutako informazioaren erabilera publikoa mugatu egin nahi du. Informazio horren erabilera librea funtsezkoa da, besteak beste, gurea bezalako webguneetan eta gure jarduera eremuan, mendian (kartografia, GPSak, geolokalizazio sistemak, e.a.).

Gure inguruan begiratu besterik ez dago, bestalde, zer alde dagoen ikusteko Erkidegoa, Nafarroako Gobernua, Espainiako Gobernua eta Frantziako IGNren artean, informazio geografikoaren eskuragarritasunari dagokionean. Bai Eusko Jaurlaritzak eta bai Foru Aldundiek doan eskaintzen dute informazio hori hainbat formatutan, baina beste guztietan ezinezkoa da informazio hori doan eskuratzea. Errazagoa da Europako Informazio Geografikoa NASAtik eskuratzea bertako erakundeetara jota baino. Nik mendiak kokatzeko erabiltzen ditudan erliebedun mapa horiek berak esaterako NASAtik eskuratutako informazioarekin sortuak dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero, horra azalpenak eta sinatzeko orria.

Comments