BARAKALDO ARGALARIORA

Submitted by David on Sun, 2006-02-26 16:35.
Zailtasuna Zailtasun gutxikoa 512 m - Km 1 hours
Categories »Bizkaia »BTT
ABIAPUNTUABarakaldo
OverviewAnsio (Barakaldo)-Argalario
On route »Argalario (mendi)
Description

Normalean txirrindularekin egiten dut ibilbide hau Barakaldotik. Errepidea berritu dute orain dela ez asko eta oso ondo dago igotzeko oinez zein kotxearekin. Hala ere, ez larritu, kotxe asko ez baitago. Mendiko txirrindularekin, 35-40 minutu eramango zaitu igotzeak.

Gailurrera heltzeko behintzat 2 bide daude: bata asfaltozkoa eta bestea harrizkoa. Asfaltozkoa jirabiraka agertuko zaigu eta bestea zuzenagoa gailurreraino.

Ikuspegiak, itzelak, Bilboko itsasadarrenak, Bilboraino, Zugaztietaraino edo Eretzaraino...

Asfaltozkozkoari buruz gehiago jakiteko begira ezazue hemen:

http://www.altimetrias.com/aspbk/ListadoPuertos.asp?Comunidad=&Provincia=48&Pag=2&Tipo=&Ord=&buscar=

NOLA HELDU MENDIA HASTEN DEN LEKURAINO:

Behin Barakaldon izanda, El Regato (Errekatxo) auzorako bidea hartu behar da (Ansioko metro geltokitik oso gertu)

Ansioko geltokiaren ondoan dagoen Euskadiko Etorbidea zeharkatu behar da; Gero, biribilgunean zuzen jarraitu (ez joan Megaparkera) eta gurutze batera ailegatuko gara; hantze, ezkerrera jo (semaforoa dago) Bilborantz; metro gutxi pasata, eskuinera jo beste biribilgunean Errekatxorako bidea da hau);

Handik gutxira, ezkerraldean tunel txikia dago (ezin da kotxez joan, bakarrik oinez edo txirrindulaz), eta eskuinaldean beste errepidea hasten da (Bengolea auzoa da : begiratu orri honetan dagoen argazkiari); Eskuineko errepidea hartuz hasiko dugu ibilbidea (kontuz oso bihurgune itxia dagoelako jarraian).

IGOERA:

Azalduko dizkizuedan bi ibilbideak hasiera berdina daukate (orain arte azaldutakoa). Garrantzitsuenak dira, baina ba dira Barakaldotik hasten diren beste bidezorrak. Hala ere, azken finean, denak elkartzen dira errepide nagusian.

Asfaltozkozko errepidea jarraituko dugu; 10 minututan, aldapak igaroak, gurutze batera helduko gara eta zuzen jarraituko dugu (Argalariorantz, eta ez Santa Luciarantz: lasai, hemen seinale bat dago)

Errepide honetatik joanda, 5 minututan, ibilaldiko azken etxeetako gunea aurkituko dugu. Hemen aldapa oso gogorra dago.

Aldapa hau pasa eta gero, errepideetan abereak pasatzen usten eragozteko ipintzen diren barrak ikusiko ditugu, eta eskuinean harrizko bidea topatzen da.

Hemen aukeratu behar da. Hala ere, tontorreraino gutxi geratzen denean bi bideak elkartzen dira berriro.

Asfaltozkoa luzea eta gogorragoa da nire ustez. Honi jarraitzen badiozue ez dago galtzerik.

Harrizkoa aukeratzen baduzue aldapa pasatuko duzue eta aldaparen bihurgunean bidea zatitzen da. Hemen, hartu behar duzue eskerreko bidea eta gorantz jarraitu. Eskuineko bideak La Reinetara eramaten gaitu (bai auzora, Zugaztieta baino lehen dagoen auzora, eta baita mendiko lehen aldapeetara ere, hau da, Zugaztietara eramaten gaituen errepideko lehen aldapeetara, ia Trapagaranen bertan)

Harrizko bideari jarraituko diogu asfaltozko bidearekin berriro topo egin arte.

Elkartzen direnean bihurgune batean egongo gara eta seinale bat ikusiko dugu eskuinaldean (Karratua, zaharra baina zaharberritua eta normalean eskopeta tiroz josita); seinale honek mendian suarekin kontuz ibiltzeaz ohartarazten digu. Han bertan, 5 metrotara, baina ezkerraldean, asfaltozko bidetik at, harrilurrezko bideak jarraitzen du gailurreraino.

Asfaltozkoa itsasadarrari so eginez igoko dugu eta lurrezkoak, nahiz eta hasieran mendian barne joan, azkenean itsasora begiratzen du ere.

Asfaltozko errepidean iturri bat aurkituko dugu azken aldapetan eta azkenean, aparkalekura helduko gara. Goiko landak prestatuta daude sua egiteko eta mahaiekin. Baina aparkalekuan ez da kokatzen Argalarioko tontorra (nahiz eta normalean antena erraldoian dagoela iruditu jendeari)

Aparkalekutik atera behar dugu gora joanez eta ezkerrean dagoen lurrezko bidea hartu behar dugu. Atzerantz joan behar dugu pixka bat, han erdian dagoen baserri batera arte eta lurrezko bidegurutzean, eskuineko bidea hartu, gorantz doana. Orduan 2 minututan egongo gara gailurrean.

Harrilurrezko bidea aukeratu bazenuen, bide hau eta asfaltozkoa elkartzen zirenean (seinalea zegoen lekuan), aipatutako lurrezko bidegurutzera (baserri ondoan ia ia) helduko zara, eta horrela, eskerrera jo beharko duzu tontorreraino joateko.

Comments