Argalario menditik La Reinetara

Submitted by David on Sun, 2006-02-26 16:44.
Zailtasuna Zailtasun gutxikoa - m - Km - hours
Categories »Bizkaia »BTT
ABIAPUNTUAArgalario
OverviewArgalario-La Reineta
On route »Argalario (mendi)
Description

Argalariotik La Reinetara joateko bide desberdinak har ditzakegu. Aukeratutakoaren arabera, La Reinetara bertara eramango gaitu (funikularraren ondoan), edo La Reinetarantz doan errepide nagusira bidaliko gaitu (hau da, mendatea hasten den lekura gutxi gora behera, ia ia Trapagaranen erdigunean, eta Euskal Herriko Itzulian igotzen den errepidera).

LEHEN AUKERA :

Igo Argalariora, beti asfaltozko errepidetatik, eta goian aparkalekuan hasten den zementuzko bidea jarraituz, baserrietara doan bidea hartu, Antena eskuinaldean utziz, aldapatxo bat igo eta berriro jaitsi. Landa handi eta etxe multzo batera helduko zara. Segi aurrera errepide honetatik jaitsiz, eta aldapa oso gogorra behin jaitsita bihurgune batera ailegatuko zara: hor errepide nagusia dago, eskerrera joanez gero, errepide honetatik Zugaztietara (La Arboleda) heltzen da. Eskuinera joz gero, Funikularra dago eta mendatea jaitsiko duzu errepide nagusitik Trapagaraneraino.

BIGARREN AUKERA :

Argalariora doan errepidetik igo behar da baina harrizko bidea hartuko dugu. Bide honetatik jarraituko dugu, lehen asaldu dudan bezala, (Argalarioko igoeran) eta harrizko bide honetan topatzen dugun lehen gurutzean eskuineko bideari jarraituko diogu (hau da, ez dugu Argalarioko mendi tontorrera igoko). Aldapa jaitsi eta berriro igotzen hasiko zara eskuinera doan bihurgune bat topa arte; Bihurgunean bidea jaisten den arinki. Hemen adi egon, jaisten hasten bezain pronto beste eskuineko bihurgunera helduko zara. Geldi hemen. Orain erabaki behar duzu zer egin nahi duzun: Bihurgunean bertan, baina eskerrean, gorantz doan aldapa gogorra hasten da (ia ia bidea ez dagoen irudiko zaigu).

Harrizko bide nagusitik jarraitzen baduzu, orain arte igo duzun gehiena jaitsiz, La Reinetara doan errepidera (kotzeak erabiltzen dutenera) helduko zara. Mendiaren hasieran egongo zara, Trapagaren erdigunetik gertu. Hemendik igo behar duzu kotxeetako errepideaz La Reinetaraino.

Bestalde, eskerrean dagoen bidezidorretik abiatzea erabakitzen baduzu, aldapa gogorra igaro eta gero, eskumara joan behar duzu. Baina, nahi izanez gero, eskerrean, auzolandegi (Campo de Trabajo) batek zaharberritutako meatze instalazioak ikus daitezke arnasa hartzeko aukera aprobetxatuz. Indarrak berreskuratu eta gero, berriro abiatuko gara eskuinerantz eta inbernadero pasatuko dugu, bide asfaltatua berriro aurkitu arte.

Hemendik igoko gara, landa handia eta etxeak ikusi arte. (Momentu horretan lehen aukeran komentatu dudan landa berberean egongo gara). Behin landara heldu,
errepidea jarraituko dugu jaitsiz, kotxeko errepide nagusira heldu arte (Zugaztietara eramaten gaituena)

Comments