Iparra galtzen?

Submitted by JFdeA on Tue, 2006-05-16 08:48.

Asteburu honetan Teleberriaren bitartez jakin izan nuen Hermida inguruan eskalatzaile bat hil zela. Sentitzen dut eta bihotz-bihotzez neure doluminak ingurukoentzat.
Egunotan ehunka etorkin halamoduz heltzen ari da Kanaria irletara.
Bada aurreko berria beste honekin batera eman zuten Teleberri horretan
Gaizki sentiarazi ninduen denbora pasan gertatutako ezbehar handia, behar larria jasaten ari direnen pare ipintzea.
Iruditzen zait iparra galtzen ari garela. Mendira irteten gara geure zaletasuna gauzatu gurean denbora pasa. Eta hori premia larrian bizi diren gizakien egoerarekin konparatzea ez zait bidezko iruditzen.

Comments
Submitted by inaxio on Tue, 2006-05-16 13:48.

bai, oso kazetari pizkorrak ditugu gurean. eguneko heriotzen zerrendan jarriko zituzten biak eta horregatik aipatuko zituzten bata bestearen ondotik eguneko zoritxarren dosian.