| Zailtasuna |
- m
- Km
- hours
|
|---|---|
| Categories | »Joan-etorria »Gipuzkoa |
| ABIAPUNTUA | Zegamako geralekua |
| Overview | Zegamako geralekua-Aizkorri-Aitxuri-Arbelaitz-Lugaitzeko lepoa-Zegamako geralekua |
| On route | »Aitxuri (mendi) |
| Description | Zegamako geralekutik(530) abiatu gara Santiespiriturantz Ilaren seinaleak(zuri-horiak) lagun, hau da HErantz. Bidearen tartetxo baten seinaleak utzi egin ditugu Era jotzeko, berriro aurkituko ditugu eta seinale zuri-berdeetara eraman gaituzte. Hauek segituz gorriak hartu eta Santiespiritutik Aizkorri tontorrerako bide nagusira heldu gara. Denbora: Zegamako geralekua - Lugaitzeko lepoa (05:30) Aizkorri tontorreraino pagadiaren freskotasunez, hostoen kolorez, eta eguzkiaren argi-izpiez gozatu dugu. Oharra: ahalegintzen naiz puntu kardinalak aipatzen, horiexek iruditzen baitzaizkit bene-benetako erreferentziak, eta guztiontzat argienak. Por zierto, Aketegin geundela gazte talde batekin batu gara, eta horietako bati azaldu behar izan diogu zeintzuk ziren Anboto eta Txindoki nahasten zituen-eta, eta halere Aitxuri puntara heldu. Hamaika ikusteko jaio gara!! |
- m
- Km
- hours