Navigation
User login
|
Peña Vieja
Urrieles izenaz ezagutzen den Europako Mendien erdialdeko mendigunean kokatuta, Kantabriako tontor garaiena izatearen ohorea du Peña Viejak. Igoera erreza du Fuente Détik El Cablera teleferikoz igo eta handik oinez abiatuta. Cabaña Verónicara eta Horcados Rojos lepora doan bidea jarraitu behar da, Peña Viejara doan bidea hasten den bidegurutzera iritsi arte. Mendizale asko ibiltzen da inguru honetan eta bidea oso garbia da. Bidegurutze honetatik aurrera ere bidea oso erreza da. Picos de Santa Ana tontorren azpialdetik igaro, La Canalona lepora igo, eta Peña Viejaren mendebaldeko malda harritsua baino ez zaigu faltako tontorrera iristeko. Peña Viejatik hegoalderantz luzatzen den bizkarrean Peña Olvidada (2406 m.) izeneko tontor bat dago. El Cabletik begiratuta, Peña Vieja ez da ikusten, Peña Olvidadak estaltzen baitu. Mendebalderantz luzatzen den gandorrean tontor aipagarrienak Picos de Santa Ana (2601 m. garaienak) eta Torre de Los Horcados Rojos (2509 m.) dira. Images
Related nodes
submitted by Jose at Fri, 2006-10-13 21:47 |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |