Nola egin txartelontzi bat?

Submitted by zuriain on Wed, 2008-03-12 11:56.

Tira, kontua da mendiko buzoiak-txartelontziak gustuko ditudala, eta askotan gertatu izan zait mendi batera joan eta ez aurkitu. Halakoetan, nahi nuke nik neuk buzoi bat egin, baina ez dakit nola. Mendietan daudenak, nola egiten dira? Erosi, nonbait enkargatu, edo zuek zeuek egiten dituzue? Hala bada, zein litzateke beharrezko tresneria? Internet osoa korritu dut gora eta behera eta ez dut fitsik ere aurkitu...

Aldez aurretik, eskerrik asko!

Alberto.

Comments
Submitted by inaxio on Wed, 2008-03-12 21:54.

txartelontziak egiteko modu asko egongo da seguraski, baina nik ikusitakoagatik, gehienetan metalezko oinarrizko forma batzuk egoki moztu eta itsatsita eginda daude asko eta asko.

badira halere eredu jakin batzuk oso "arrakastatsuak" direnak: etxetxoa, zilindro gurutzeduna, aizkora eta enborrarena, espazio-ontzia, perretxikoa, inguruko ermita/elizarena...

askotan, mendi elkarte batek eginak direnean, eredu jakin bati jarraituz eginak izaten dira. gazteizko mendi taldeak, esaterako, buzoi berdina jarria du arabako mendi askotan: metalezko hexagono bat estalki koniko sendo batekin.

beste batzuk oso originalak dira: furgoneta baten irudia, itsasontzi batena, birziklatutako motor bat...

eta badira beste batzuk, azkenik, artisau trebe baten eskulan landuak direnak. ez dut orain izena gogoan, baina badira nafarroako zenbait tontorretan artisau baten lan eder askoak, elizak eta ermitak irudikatzen dituztenak, burdinezkoak, oso dotore eta dizdiratsuak.

tarte bat dudanean buzoiak tipologiaren arabera sailkatzeko modua jarri behar dut, oso galeria kuriosoak izango baitira.

iparraldean ez dago halako ohiturarik eta bertako mendizaleek ez dute halakorik nahi izaten euren tontorretan: harri pila bat besterik ez da izaten askotan. han ez da hegoaldean bezala, nik dakitela, ehun mendien lehiaketaren parekorik asmatu.

bestetik galtzen ari den ohitura ere bada... asko dira berritu baten premian daudenak.

Submitted by zuriain on Thu, 2008-03-13 13:23.

Lehenik eta behin, milesker, Inaxio haiz azkar erantzuteagatik. Buzoien zalea naiz, eta haien argazkien bilduma egiten dut. Horregatik sartu zait halakoren bat egiteko gogoa. Ea hemen buzoiren bat egin duen norbaitek erran ahal digun nola egin duen, non lortu duen materiala (burdina, altzairua, etab) eta zeintzuk dira beharrezko tresnak...

Mileseker.