Larre
Ipulino eta Uzturre lotzen dituen mendikate luzeko tontorretako bat da Larre edo San Lorenzo (Salontxo). Tontorrean pagoz inguratuta duen ermitari zor dio bigarren deitura hori. Eraikin esanguratsua da hau Berastegiko herritarrentzat: euren armarrian ageri da eta San Lorentzo dute patroitzat (erromeria ere egiten omen da abuztuaren 10ean). Tontorrean bertan antena instalazio zatar batek hondatzen du ikuspegia. Andoaingo autobideak zeharkatzen du alderik alde eta bera da oztopo handiena Berastegi aldetik abiatuz gero. Ehiza postuak ditu HEko bizkarrean. Antenara heltzen den pista da igoerabide narbarmenena, baina politagoa da Gorosmendiko lepotik Mugako lepora bitarteko bidea egitea, gandorretik gehiegi urrundu gabe zeharkatzen duen bidezidor polita erabiliz.
Lotutako orriak
|
|