Navigation
Euskal Mendiak
Lurraldeak
User login
|
Urdelar
Tontorra inguratzen duen pinudi trinkoa da mendi honetara joaten denari gogoan gelditzen zaion oroitzapen nabarmenena, izan ere mendia IM-HE norabidean zeharkatzen duen bidezidorrak lawson pinuz osatutako sail zabaletan barrena urratzen du bidea. Eguzkia pinudiaren azpira heltzen ez denez, ez da landarerik ikusten eta udako bero handienetan ere fresko egiten du ilunpe horretan. Pinudia bera da tontorraren inguruan dagoen zer ikusi bakarra, beste deus ikustea galerazi egiten baitu berak. Urrutixeago begiratuz gero historiaurreko zenbait lekuko ikusteko parada izango duzue; bai baitira hiru trikuharri IMko bizkarrean (Loa, Basaburu eta Belabieta Txiki). HEan Larre mendia nahiko gertu gelditzen da, ibilbidea luzatu nahi izanez gero. Ibilbide luzeak egiteko aproposa da, bestalde, Uzturre aldean hasi eta Ipuliñoraino luzatzen den mendikate luze hau, gorabehera txikiak baitaude tontorren artean. Related nodes
submitted by Jose at Sat, 2008-03-22 12:48 |
|||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |