Navigation
User login
|
Itxumendi
Itxumendi ezta mendizaleentzat erakargarria den tontorra, bi arrazoirengatik. Batetik Bergaratik Azkoitiara doan errepidea tontorretik gertu pasatzen delako, Elosu mendatetik, eta ondorioz igoera oso laburra delako. Eta bestetik telekomunikazio antena batek zatartzen duelako bere gailurra. Baina tontorrera igo ez arren mendizale ugari igarotzen da bere ondotik. Izan ere, Gorla eta Trekutz lotzen dituen bidea tontorretik gertu pasatzen da. Bide hau 3 Km. inguru luze da, atsedenleku batzuk ditu, eta jende askok erabiltzen du pasialdi lasaiak egiteko. Related nodes
[ibilbide] Trikuharrien bidea bizikletan submitted by Jose at Thu, 2006-01-19 21:00 |
|||||||||||||||||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |