Huesca

Height: 2514 m. Zone: Bisaurin. Start points: Lizara at. Lurraldeak: · Huesca Categories:

Height: 1244 m. Start points: Sigues, Salvatierra Lurraldeak: · Huesca Categories:

Height: 2289 m. Other names: Anatera Alta, Netera. Start points: Oza Lurraldeak: · Huesca Categories:

Height: 2419 m. Zone: Bernera. Other names: Ruabe del Bozo. Start points: Candanchu, Aisa, Lizara Lurraldeak: · Huesca Categories:

Submitted by Jose on Sat, 2007-09-01 10:33.

Foratatak bi tontor nagusi ditu. Mendebaldekoak, garaiagoa den ekialdekoak ez bezala, nahiko igoera erraza eskaintzen du. Hemen azaltzen den ibilbidea Formigaletik abiatzen da, eta Foratatak hego-mendebaldera erakusten dituen horma malkartsuak ipar-mendebaldeko lepotik ekidinez, gandorra zeharkatu eta bi tontorrak banatzen dituen lepoa bilatzen du, handik mendebaldeko tontorrera igotzeko.

Submitted by Jose on Thu, 2007-08-09 21:32.

Inguruan altuagoak diren tontor asko izan arren, mendizale asko erakartzen ditu Acherteko Gazteluak. Eta ezta gutxiagorako. Bere geologia bitxiak edonoren arreta bereganatzen baitu. Lur gorri-gorria eta kare-haitza tartekaturik, eta hormatzarrak. Alde guztietatik begiratuta ere gaindiezinak diruditen hormek bailara berde txiki bat gordetzen dute. Izan ere, benetako gaztelu baten itxura du. Izena aproposa du, zinez.

Badago ordea bertara sartzerik. Hego-mendebaldeko hormek zirrikitu bat dute, zailtasunik gabe Gaztelu barrura sartzeko atea. Eta mendi-tontorraren berezitasuna gutxi balitz, Selva de Ozatik igotzen den bidea oso polita da. Lehenengo zatian baso eder bat zeharkatzen da, eta ondoren, Gazteluaren eta inguruko mendien ikuspegi ederra eskaintzen duen belardi batetan zehar gerturatzen da, Gazteluko hormei erasoa jo aurretik.

Submitted by Jose on Tue, 2007-08-07 17:27.

Aguas Tuertas goi-lautada bitxiak jende asko erakartzen du Aragón Subordán errekak sortutako bata bestearen segidako meandroak bertatik bertara ikustera. Eta ohikoa da ibilaldia Estanes aintzirara joanez luzatzea.

Height: 1604 m. Start points: Selva de Oza, Les Forges d'Abel Lurraldeak: · Huesca Categories:

Submitted by Jose on Sat, 2007-07-07 19:37.

Pala de Ip eta Collarada artean kokatuta, ekialde-mendebalde norabidea duen bailara txiki bat da Ip bailara. Goialdeak jatorri glaziarra du, aintzira eta guzti. Behealdea berriz errekak sakon landua izan da denboraren joanean. Ip errekak Aragoi ibaiari eskaintzen dizkio bere urak Canfranc herria baino zertxobait gorago, eta inguru horretan bailaran gora aintziraraino doan bidezidor polit bat abiatzen da. Basotik hasieran, eta goi-larreetan gero, galerarik ez duen bideak bailararen bukaera osatzen duen zirkura eramango gaitu. Aintzira inguratuz, La Tronquera, Pala de Ip, Punta Escarra, Hombro de Escarra, Punta del Águila, Pala de Alcañiz, Los Cuchillares, Peña Nebera, El Fraile eta Collarada mendiek osatzen dute Ipeko zirkua. Ip aintzira hauetako edozeinetara igotzeko abiapuntua izan daiteke.

Height: 2779 m. Zone: Collarada. Other names: Peña Bucuesa. Start points: Canfranc, Acumuer, Piedrafita Lurraldeak: · Huesca Categories:

XML feed