Webguneaz

Submitted by inaxio on Wed, 2008-07-23 22:50.

Wegunea berritzen hasi naiz, sistema eguneratu eta hosting zerbitzua aldatzeko. Asko ari da hutsegiten azken aldian, gehiegi, eta opor egunak datozela aprobetxatuz, berritu bat eman nahi diot. Horren ondorioz ezin izango da edukirik erantsi hurrengo egunetan. Barka eragozpenak.

Submitted by Fredi on Fri, 2008-04-18 07:20.

Jakin nahi nuke Guardetxetik Igaratzara joateko pixtatik aparte beste biderik badagoen.

Submitted by inaxio on Tue, 2007-10-23 19:53.

Azken egunotan (2007ko urriaren 18-23) webgunea hutsegiten aritu da hosting zerbitzuaren oker baten ondorioz. Behin baino gehiagotan idatzi diet teknikariei azalpen eta konponbide baten eske, baina ez didate ez arazoa konpondu eta ez behar bezala erantzun. Ez dut bertako fitxategiak eskuratzerik izan eta galduak izango dira batzuk, segurtasun kopiatan jaso gabe neuzkanak (argazki batzuk, GPS arrastoak...). Saiatuko naiz non edo nondik eskuratzen, baina ezin izango ditut denak berreskuratu hosting-etik erantzuten ez badidate. Databasea bai, osorik berreskuratu dut, databasearen kopiak sarri egiten ditut-eta (databasean jasoten da idatzitako guztia: mendiak, ibilbideak, erabiltzaileen datuak, e.a.).

Submitted by katzala on Mon, 2006-06-19 11:21.

Hay alguien que me pueda informar que tal se sube desde cordiñanes a la vega de liordes , hay algun peligro

Submitted by beñato on Tue, 2006-05-23 19:45.

Kaixo!! Lehen argazki bat jartzen saiatu naiz ta egia esan ez dakit zergatikan baina puntu txiki bat besterik ez da agertu, izenburua nik jarri diodana de baina argazkia ez dago ikusterik. Zergatikan ote? Nola sartu behar dia argazkiak? milesker.

Submitted by inaxio on Mon, 2006-02-13 21:36.

Atariko orrian jarritako oharraren azalpena ematera dator mezu hau.

Bada joan den ostiralaz geroztik web hau spama egiteko baliatu nahian dabilen sasikume bat. Harremanetarako jarritako orria erabili du horretarako.

Drupaleko modulua da hau, erabiltzaileak webaren arduradunekin harremanetan jartzeko script txiki bat besterik ez, bidalitako mezu guztiak helbide jakin batera bidaltzen dituena. Ahal dela posta-e. helbideak agerian uztea ekidin egin behar da, bestela spam zerrendatan jasota gelditzen dira eta behin hala gertatuz gero, pakerik ez da buzoi horietan (horregatik ez dira argitaratzen hemen zeuen posta-e. helbideak ere -kontaktu orria dago horren ordez-).

Submitted by inaxio on Sat, 2006-01-28 16:03.

Webgunean jasotzen diren ekarpenen jarraipena egiteko modua jarri dut.

Zuen kontura joanez gero ertz berri bat ikusiko duzue goien, 'abisuak' dioena. Webgunean jasotzen diren eduki berrien (mendi, ibilbide, mezu, komentario) oharra jaso nahi baduzue aski duzue atal horretako ezarpenak aldatzea.

Oharra: harpidetzak egiteko beste modulua kendu egin dut, hau arinagoa eta egokiagoa delakoan.

Submitted by joseba atxa on Sat, 2005-11-26 01:01.

He podido comprobar que, en la descripción de ciertos montes, aparecen unos fallos en ciertas palabras. Puede deberse al tipo de programa usado o, al haber cambiado la presentación de la página, han aparecido estos fallos. ¿No se pueden solucionar?.
En algunos casos, el nombre del pueblo donde debe llegarse está cortado.
Es una pena, pues las descripciones suelen estar muy bien detalladas, pero para el que trata de ir por primera a alguno de esos montes se debe "traducir" lo que debería poner, con el riesgo de hacerlo mal y hacer algo equivocadamente

Submitted by inaxio on Tue, 2005-10-25 22:32.

Track-ak eransteko aukera jarri dut mendien eta ibilbideen atalean, nahi duenak bere track-ak bertan zintzilikatu ditzan. ZIP formatoan bidali behar dira fitxategiak eta 100 Kb.etik beherakoak izan behar dute tamainan, ez dira bestela onartuko.

Saia zaitezke formato hedatuenak erabiltzen track-ari dagokionez (OziExplorerrena egokia da esaterako), eta track "txukunak" bidali mesedez, zuzendutakoak behar izanez gero, eta oharrak utzi dagokion lekuan, track-ak argibiderik behar izanez gero (bidez kanpo egina baldin bada edota tarte batean seinalea galduta ibili bazarete, esaterako).

Gogoan

Submitted by inaxio on Sun, 2005-10-23 21:15.

Oinarria

Hemen jasotako mendi zerrendaren oinarria Euskal Herriko Mendi Federakundeak argitaratutako Mendien Katalogoan datza. Bisitari eta kideen artean gehitu dira beste hainbat, Euskal Herrikoak nahiz kanpokoak, eta beste asko gehitzea espero dut, denbora pasa ahala. Baina, nola erabaki zein gehitu eta zein ez?

Zein mendi

Mendi berri bat eransteko egokitasuna mendi horrek gainontzeko mendizaleentzat izan dezakeen interesean datza: halako tontorrak edo inguruneak ezagutzea merezi duela uste baduzu, erantsi besterik ez duzu; baina ez da aski izena eta koordenadak ematearekin, proposamena aintzat hartzea nahi baduzu, dagokion orria ere osatu beharko duzu, proposatutako mendia aurkeztuz, argazkiak erantsiz, e.a. Kontua ez da mendiak zerrenda batean pilatzea, bisitari eta ibiltariarentzat era egoki batean aurkeztea baino.

XML feed