Height: 2570 m. Zone: Urrieles. Start points: Fuente Dé, El Cable, Sotres, Vega de Urriellu Lurraldeak: · León · Asturies · Cantabria Categories:
Navigation
User login
|
Cantabria
Submitted by Jose on Fri, 2006-10-13 21:47.
Fuente Déko teleferikoaren azpialdean dagoen aparkalekutik abiatuko gara. Aurrez aurre, gainditu beharreko lehenengo oztopoa dugu: teleferikoak minutu gutxitan gainditzen duen 800 metrotako kare-haitzezko hormatzarra. Hormaren erdialderarte igotzen den bidea garbi ikus dezakegu, ezkerretik eskuinera belarrezko maldan zeharka igotzen. Baina hortik aurrera nekeza da bideak nondik jarraitzen duen antzematea, eta badirudi ez dagoela horma gainditzerik eskalatu ezean. Badago ordea bide bat. Teleferikoaren goiko geltokia (El Cable) baino dezente ezkerrerago, hormen artean zirrikitu bat antzematen da. La Jenduda kanala. Horma gainditzeko dugun pasabidea. Horma gaindituta, igoeraren erdia gainditua izango dugu. Horcados Rojos leporantz doan bidea jarraituko dugu, Cabaña Verónica baino zertxobait lehenago bidea utzi, eta La Canalona lepora igo ondoren Peña Vieja mendebaldetik igo dezagun.
Submitted by JFdeA on Mon, 2006-04-03 11:23.
Las Enguinzas Cantabriako Trasmiera ingurunean kokaturik dago, Miera eta Pas ibaien artean, Cantabriaren Ean. Karts tokia dugu, Era dauden Hornijo, Mortillano, Lusa Haitza eta abarren jarraipena Cantolla herritik Mironeserako errepidea hartu eta Mra ateratzen den porlanezko bidea hartu. Ostean gurdibide bihurtzen da eta aurrerago bide. Alboetara ateratzen diren bidezidor guztiak utzi eta bide nagusia jarraitu 527mko leporaino, aurrean Cuspedroso ingurunea dugu. Bide nagusitik jarraitu hurrengo leporaino, Castrejon(662m). Bertotik Hrantz abiatu gara bidezidor batetik Castrejon tontorra Era uzten dugularik. Hurrengo lepoan Hera Gure gaurko lehen helmuga, Enguinzas. Submitted by Jose on Tue, 2005-09-20 23:00.
Asón mendatetik abiatuta, Brenavinto sakonunea ingurutako dugu, karaitzezko hormen gainetik, Las Hazas del Respiradero arrakala pasatu, eta hosto erorkorreko baso trinko bat zeharkatuko dugu, eremu irekira irten eta Colina tontorrera iristeko. Ibilbide lasaia, eta paisaia zoragarri batetaz gozatzeko aukera ematen duena. |
||||
| em.luberri.net is not responsible for any incorrect, unauthorized, or inappropriate content. The information you find on this site could be inaccurate. Use your judgement. |